SEFORDE

Segurtasuna, Formazioa, Defentsa

NOR
GARA

SEFORDE (Segurtasuna, Formazioa, Defentsa) Segurtasun-gabeziaren eraginez normaltasun faltan bizi diren pertsonen eta kolektiboen formazioan espezializatutako enpresa da.

SEFORDE Segurtasun arloan ibilbide zabala duten pertsona-taldeaz osotuta dago. Babesa, formazioa eta defentsan adituak direlarik. Gure profesionalek edozein eremuan sortu daitekeen segurtasun ezari aurre egiteko prest daude. Segurtasuna, psikologia, kriminologia, zuzenbidea eta defentsa pertsonaletik ateratako eta berariaz prestatutako programekin.

SEFORDEK zerbitzu estaldura zabala eskaintzen du. Autobabes planak, informazioaren kontrako erasoak eragozteko tresnak (zibererasoak), adimen lehiakorraren gauzatzea eta defentsa pertsonaleko berariazko programak.

Eskarmentu profesional handiko eta gure ibilbide zabalaren bermea dugularik, gaur egungo gizartearen etengabeko aurrerapen eta eboluziora adi dagoen jarrera dugu azken ekimenaren erantzun ahal izateko.

SEFORDEREN jarduera balio etikoetan, portaera arduratsuan eta lege-ordenamenduari begirunean oinarrituta dago.

DIZIPLINA
ANITZEKO TALDEA

deteccion

Segurtasun publiko eta enpresarialeko eremuan detekzio, azterketa adimentsua eta arrisku egoeren prebentzioan eskarmentu handiko aditu taldea.

criminólogos

Abokatuak, kriminologoak y kriminologoak eta ekonomialariak arrisku egoeren ezagutza teknikoekin.

nuevas tecnologías

Teknologia berrietan adituak, isilpeko komunikazioen arrisku egoerak saihesteko ezagutzadunak.

seguridad

Segurtasun eta Operazio Zuzendariak, baita autobabeserako tresnak emateko hezitzaile espezializatuak.

analistas

Informazio analista irizpide adimendunak, erabaki estrategikoetan bermedun aholku emaileak.

psicologos y sociólogos

Psikologoak eta soziologoak biktimei eta erasoen eragileei osotasunez arreta emateko baita gatazka egoerak egokitasunez bideratzeko.

ESKAINTZEN

DITUGUN ZERBITZUAK

1.

Prestakuntza eta
gizarte konpromisoa

SEFORDEKO prestakuntza zerbitzuko profesionalek jakintza-alor anitzetan gaitutako lantaldea osatzen dute, guztiek baitira lizentziatuak eta kolegiatuak beraien kolegio profesionaletan.

SEFORDEREN era askotako prestakuntza eskaintza ohiz kanpoko ekintzak sahieztu ahal izateko detekzio goiztiarra eta prebentziozko egintzetan oinarrituta dago.

SEFORDEN zauria izan baino lehen hesgailua jartzea nahiago dugu.

Gure profesionalen talde zabalak ematen digun ikuspuntu integralak baliatuta baditugu berariazko prestakuntza ekintzak talde ezberdinetarako.

Eta prestakuntza prebentiboa garrantzitsua bada, SEFORDERENTZAT horrenbeste edo gehiago da gure gizarte konpromisoa, biolentzia egoerak orokortasunez errotik desagertzen joan daitezen kulturaren lanketa.

Ikastaroak

SEFORDEREN ikastaroen artean, hauxek ditugu:
• Eskola eremuko jazarpenaren ekintza prebentiboak
• Detektatzeko eta aurre egiteko ekintzak.
• Kriminologiari sarrera generoaren ikuspegitik.
• Nerabezaroan dibertimendu segurua, informazioa, orientazioa eta jarraipena.
• Alkohola eta bestelako drogen kontsumoaren arriskuen aurrean nerabeen kontzientzia hartzea
• Genero biolentzia ezarrita dauden egoeretan prebentzioaren ezagutza eta sostengua.
• Biolentziaren gaitzespenean Heziketa.
• Elkarrizketara Sarbidea.
• Agresibitatearen kontrola eta euste-teknikak
• Hitz biolentziaren eustea eta autodefentsa ikastaroak.
• Emoziozko autokontrola.
• Erantzun defentsiboaren ezartzea. Kongruentea, egokia eta proportzionala.
• Pertsona adindunen terapia okupazionala defentsa pertsonalaren bitartez.
• Eta abar.

2.

Emakumearentzat
defentsa pertsonala

Momentu egokian zer egin jakiteak aldea markatzen du. Emakumeek edozein agresioaren aurrean defendatu behar direnaz, gain, aurre egiteko erarik egokienaren jakitun izan behar dira ere.

Hori dela eta, emakumea bazara oso garrantzitsua da emakumeen defentsa pertsonalarekin lotuta dauden oinarrizko protokolo eta kontzeptuak ikasi ditzazun. Konfiantza eta segurtasuna hartuko duzu eta gatazka egoera baten aurrean zelan erantzun jakin ahal izango duzu.

• Mugikortasuna eta agresio soilak
• Kontaktu bidezko oinarrizko agresioak
• Egoera korapilatsu eta arriskukoak
• Benetako egoerak eta segurtasun pertsonala.

defensa mujeres

Emakumeentzako berariazko defentsa programa. Ikusi programa

maestros

Defentsa pertsonaleko maisu entrenatzaile nazionalak, emakumezkoa, gizonezkoa eta poliziala, akreditatuak eta homologatutakoak. Ikusi taldea.

3.

Adimen
emozionala

Adimen emozionala informazio emozionala prozesatzeko ahalmena da, emozioen antzematea, barneratzea, eta erregulatzea barne (Mayer, Salovey y Caruso, 2000) eta emozioen eskuduntzen oinarria ematen du.

Egungo etengabeko aldaketa garaian, adimen eta eskuduntza emozionalek egokitzapen errekurtso garrantzitsu bihurtzen dira,

profesional mailan garapena eta hazkundea lortzeko eta norberaren ongizate pertsonalaren arlo ezberdinetan (eskola, lana, sendia, etab…)

Halere, tradizionalki langileen eskuduntza tekniko profesionalen formazioa et garapena landu egiten da eta ez horresbeste emozionalak. Golemanen aburuz adimen emozionalak bizitzaren %80a aurreikusten du eta bitartean inteligentzia-kozienteak %20a

Hori dela eta Seforden adimen emozionalaren eta bere eskuduntzen garapenaren alde egiten dugu, eskaintzen dugularik:

  • Eskuduntza emozionaletan gaikuntza
  • Eskuduntza sozialetan gaikuntza
  • Emozioen kudeaketarako tailerrak
  • Estresaren kudeaketarako tailerrak
  • Harreman osasungarrien sustapenerako tailerrak
  • Lidergo emozionalerako tailerrak
  • Lantaldeei begira inteligentzia emozionalerako tailerrak
  • Eskuduntza emozionalen garapena prebentzioa ardatz (bullyng, mobbing, eta bestelako biolentziak)
4.

Adimen estrategikoa, Nazioarteko adimena
eta adimen komertziala.

3i+d kontzeptuak egin du internazionalizazioa edozein enpresako estrategiako parte finkoa izatea.

Bideak anitz izan daitezke, lurralde berrietara salmentak merkatu berrietara zabaldutako bideak, Hazkunde egoeran dauden zonaldeetan proiektuen esleipenak edo zabalkuntza bazkide berriekin edo azpiegitura berrietan.

Adierazitako edozein kasuan beharrezkoa da kalitatezko informazioa lortuko duen azterketa horren ondorioz hartu beharreko erabakia maila berekoa izan dadin. Bide horretan SEFORDEK eskaintzen du:

• Egonkortasun juridikoaren azterketa eta segurtasunekoa herrialde ezberdinetan.
• Ekintza horietan balizko bazkide, bezero edo aliatuen informazioa.
• Jopuntua dugun zonaldearen diagnostikoak eta azterketak berariazko gomendioekin.
• Segurtasun planak bertan egon behar diren erbesteratuentzat, beharrezkoa balitz.
• Segurtasunean eta auto-babesean formazioa.

5.

Larrialdietako
kudeaketa

Legeriak behartu egiten du ekintza eta instalazio askotan larrialdi, ebakuazio, eta abarrezko planak izatera. Baina izatea eta dagokion maiztasunarekin berrikustea ez da nahikoa egunen batetan aktibatu behar izatekotan. Beharrezkoa da osotasuneko ikuspegia, orotarikoa, behar den unean behar den bezala funtziona dezan.

Larrialdi eta
ebakuazio
plana egiten

Leku edo behar diren
arduradunen autobabeserako
planen garapenean.

Planen garapenean formazioa,
simulazioekin, langileriaren formazioarekin,
eguneraketekin eta mantentze lanekin.

6.

Aholkularitza estrategikoa
eta segurtasun auditoretza.

Analisia, Ebaluazioa, Diagnostikoa, Formazioa, Prebentzioa, Ekintza. Gauzak egiteko orden logikoa planteatzen dugu era profesionalean, aditu eta seguruan aritzeko edozein arrisku egoeraren aurrean. Hori da gure metodologia edozein egoera, ingurune, instalazio, populazio-gune edo problematikako ikerketa egin baino lehen. Osotasuneko begirada batetik soluziorik egokiena eman ahal izateko.

SEFORDEK garatu egiten du zerbitzu hori zentro espezializatuetan arazo delikatuek beharrezkoa duten sentsibilitate eta arretarekin: Emakumeei arreta, Ikastetxe, Zerbitzu enpresak, Ospitaleak…

24 orduko Lehen mailako Azterketa Zerbitzua.

7.

Segurtasuna informazioan
eta telekomunikazioetan

Informazioaren globalizazioa nazioarteko testuinguruetan eta online zerbitzari, hodei, komunikazioen aplikazio eta sare sozialak bezalako tresnen erabilerak isilpeko dokumentuen esposizioa sortzen du, uste duguna baino askoz maila altuagoan

SEFORDEK zure ezagutza babesteko azterketak eta planak garatzeko laguntzen dizugu zure ideiak babestea.
• Plan estrategikoen diseinua.
• Arrisku azterketen plangintzak.
• Inteligentzia eta komunikazioen segurtasunerako formakuntza.
• Berariazko segurtasun planak I+G+b proiektuetan.
• Berariazko segurtasun planak patentearen aurre-fasean.

KONTAKTUA

VITORIA

Portal de Castilla 46, Entreplanta – Izq.
01007  Vitoria
Tel. 945 041 963 –  635 598 114607 305 097

MADRID

Avenida de Brasil 6, 1ª planta
28020 Madrid
Tel. 910 378 394651 888 777